Erlora goiko bidetik

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko api. 29a, 22:29

Mugikortasun mugak indarrean direnez, udalerri inguruko ibilaldi proposamenak berreskuratu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak.

Berriro ere konfinamendu perimetrala indarrean denez, aspaldiko ohitura bat berreskuratzea erabaki dugu: proposamenak! Kasu honetan, Izarraitzera igotzeko beste proposamen bat egin dizuegu. Jende gehiegi ibiltzen ez den bideak erabiliz, Izarraizko Biraren bidearen goiko aldetik Erlora igotzeko modu bat da hau. Animatu probatzera!