93 lagun, #MugazMuga ekimenaren hirugarren etapan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko api. 19a, 10:05

Mendizaleek 15 kilometroko ibilbidea osatu zuten, Domusa eta Lasao artean. Etapa bakarra gelditzen da #MugazMuga ekimena amaitzeko.

93 lagun elkartu ginen joan den larunbatean Azpeitia #MugazMuga ekimeneko hirugarrengo etapa osatzeko. Eguraldia lagun izan genuen beste behin ere, eta giro ederrean egin genituen Domusa eta Lasao arteko 15 kilometroak. Etapa bakarra geratzen zaigu egitasmoa borobiltzeko, ea laster garen egiteko moduan!

Honako lotura honetan ikus daitezke ibilaldiko argazki guztiak.