Datorren larunbatean izango da Azpeitia #MugazMuga egitasmoko hirugarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko api. 12a, 12:16

Domusa paretik Lasaora, hamabost kilometroko ibilbidea osatuko dute mendizaleek. Anbulatorio aurretik irtengo da autobusa, 08:00etan. Parte hartu nahi dutenek elkartearen webgunean eman behar dute izena.

Aste Santuko parentesia pasatuta, herriko mugak zeharkatzen jarraitzeko unea da. Domusa parean amaitu genuen azken etapa, eta bertatik ekingo diogu bideari: Irurena parean Errezil ibaiaren bailara utzi, Sañura igo eta handik Lasaora jaitsiko gara, lau bat ordutan osatzea espero dugun ibilbidea.

Autobusa erabiliko dugunez, beharrezkoa da gure webgunean izena ematea. Etxe ondoan ditugun bideak dira, baina seguru askok ezezagun dituzuela. Animatu!

Eguna: larunbata, apirilak 17.

Irteera: 08:00etan, anbulatorio aurrean.

Ordaina: 5 euro, autobusean bertan.

COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta, kirol ekintzetan beharrezko diren protokoloak jarraitu beharko dira. Gehienez sei laguneko taldeak antolatuko dira irteera puntuan. Norbaitek izena eman eta irteera egunean sintomarik balu, etxean gelditu beharko du.

Izen-ematea: apirilak 15, ostegun gaueko 21:00 arte, elkarteko webgunean: lagunonakmb.org.