90 gaztetxo, igandean Haitzbakarrera eginiko irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko api. 1a, 09:00

Elkarteak asteburuko ekintzen balorazio positiboa egin du, eta eskerrak eman nahi dizkie parte hartzera animatu ziren mendizale guztiei.

Joan den igandean, haur eta gaztetxoen irteera egin genuen #Haitzbakar aldera, eta erantzuna primerakoa izan zen: 90 lagun, giro eta ibilbide paregabeaz gozatzen. Sekulako harribitxiak ditugu etxetik bi pausora! Elkartearen partetik, ekimenaren balorazio oso positiboa. Eskerrik beroenak joan den asteburuko ekintzetan parte hartzera animatu zareten guztioi, egitasmoak prestatzen jarraitzeko motibazioa ematen diguzue! Laster arte!

Argazki gehiago gure Flickr kontuko galerian aurkituko dituzue.