#75tontor: apirileko erronka

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko mar. 31a, 09:43

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zazpi gailur proposatzen dizkizuegu, datorren hilabetean zehar egiteko.

Datorren ostegunean sartuko gara apirilean, eta, horrekin, hilabete honi dagokion #75tontor erronkatxoa aurkezten dizuegu. Gaur gaurkoz mugikortasunak dituen baldintzak kontutan hartu ditugu, eta ondorioz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden zazpi gailur dira apirilean egin beharrekoak. 
 
Bestalde, gogoratu martxoko erronka apirilaren 11ra arte luzatu dugula, eta beraz, oraindik ere badituzuela egunak erronkatxo hau osatzeko. Beti bezala, ekimenari buruzko informazio guztia webgunean duzue. Probestu oporrak eta parte hartu erronkan!