#GazteErronka: apirileko mendiak eta txokoak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko mar. 24a, 11:34

Gure webgunean ikusgai daude dagoeneko herriko ikastetxeekin eta udalarekin elkarlanean antolatu dugun gazteei zuzendutako erronkan egin beharreko lehenengo mendiak.

Hiru txoko hauekin ekingo diogu apirilean #GazteErronka-ri. Etxetik oso gertu daude guztiak baina... inoiz bisitatu al dituzue? Ba aprobetxatu aukera eta parte hartu zozketan! Erronka osatzen duten mendizale gaztetxoen artean, Bertan Merkatari Elkartearen dendetan gastatzeko 30 euroko lau bonu eta Lagun Onak MBren bi kamiseta zozkatuko ditugu hilero. Animatu parte hartzera eta zorte on!
Honako lotura honetan aurki daiteke informazio gehiago.