Gaztetxoentzat Haitzbakarrera irteera antolatu du iganderako Lagun Onak MBk

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko mar. 22a, 17:30

Datorren igandean, hilak 28, 09:00etan aterako gara plazatik. Ekintza honetan parte hartzeko ez dago aurrez izena eman beharrik.

Igandean gaztetxoen txanda izango da, eta Haitzbakarrera egingo dugun irteeran beraiek izango dira protagonista. Gainera, gure herriko txoko eder hau #GazteErronka ekimeneko mendien artean dago; beraz, aprobetxatu aukera, eta lagun artean ibilaldia egiteaz gain, ez ahaztu zozketan parte hartzeko argazkia ateratzeaz. 09:00etan aterako gara plazatik, eta irteeran parte hartu nahi duenak ez du aurrez izena eman beharrik izango. Animatu!