Martxoaren 6an egingo dute Azpeitia Mugaz Muga ekimeneko lehenengo etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko ots. 26a, 12:17

Azpeitiko plazatik Matxinbentarako ibilbidea egingo dugu, Txalintxotik, Samiñotik eta Izaspitik barrena. Parte hartzeko izena eman beharko da Lagun Onak MBren webgunean. 

Agindu bezala… Hemen gara berriro! Ez egin planik martxoaren 6rako, egun horretan egingo baitugu Azpeitia #MugazMuga ekimeneko lehenengo etapa: herriko plazatik Matxinbentara, gure udal barrutiko hego-mendebaldeko bazterrak astinduz. Handik autobusez itzuliko gara. Bost euro kostatuko da autobusa. Horregatik, lehenengo etapan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez gure webgunean, autobusez itzuli nahi badute behintzat.  Animatu parte hartzera!