Baditu saridunak '75 tontor' egitasmoaren urtarrileko zozketak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko ots. 2a, 10:54

Bost sari zozkatu ditugu urtarrileko erronkan parte hartu duten mendizaleen artean, honako denda eta eragile hauen laguntzarekin: Santi Lazkano Kirolak, Jostaldi Kirolak, Bertan Merkatari Elkartea eta Euskadi Sport.

Egin berri dugu #75tontor mendi erronkako urtarrileko zozketa, eta irudian dituzue sarien irabazleak. Zorionak denoi! Eta, aldi berean, eskerrik asko, itzela izan baita jaso dugun erantzuna: denon artean, 220 gailur egin dituzue, 400 argazkitik gora jaso ditugu... Ikaragarria izan da! Osasun egoerak ahalbidetu bezain pronto itzuliko gara, beraz adi gure sare sozialei.