27 mendizalek parte hartu dute #UrteMendiOn egitasmoan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko urt. 5a, 09:33

Lagun Onak Mendi Bazkunak bere 75. urtamugako kamiseta zozkatuko du parte hartzaileen artean. 

27 mendizale animatu dira #UrteMendiOn lehiaketan parte hartzera, eta beste behin ere, eskerrak eman beharrean gaude, zuengandik jaso dugun erantzun aparta dela eta. Jaso ditugun argazki gehienak, pare bat salbu, gure Flickr kontuaren galerian dituzue ikusgai (labur.eus/urtemendion). Gure 75. urtemugako nikiaren zozketa, berriz, gaur 20:00 aldera egingo dugu, eta zuzenean emango dugu Facebook bidez