#urtemendion

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko abe. 31a, 10:21

Urte zaharra amaitu eta berria hasteko mendi buelta eginez gero, kamiseta baten zozketan parte hartuko dute herritarrek. Horretarako, argazkia bidali beharko diote Lagun Onak Mendi Bazkunari.

Bizi dugun osasun egoera dela eta, aurten ez ditugu ohiko urte amaierako eta hasierako txangoak egingo. Hori bai, urte zaharrari agur esan eta berriari ongietorria emateko... non hobe mendian baino? Bidali iezaguzu zure argazkia eta parte hartu gure 75. urtemugako kamiseta baten zozketan! Instagram, Facebook edo korreo elektroniko bidez bidali behar dira argazkiak.
 
Negu giroa bete-betean ezarri da gurean eta, atera aurretik, ez ahaztu eguraldiaren iragarpena begiratzea, modu egokian ekipatzea eta beti zentzuz jokatzea.