Datorren ostiralean izango da Lagun Onak Mendi Bazkunaren urteko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko abe. 2a, 22:15
Bazkunaren 75. urteurrena prestatzeko egin duten bileretako bateko irudia.

Urola Erdiko Mankomunitateak Azoka Plazan duen aretoan egingo dute urteko batzarra, 19:00etan hasita. Besteak beste, 2020ko ekintzen balorazioa eta kontuen onarpena izango dituzte hizpide, baita 2021erakoak ere.

Lagun Onak Mendi Bazkunak datorren abenduaren 11n, ostiralez, egingo du 2020ko batzar nagusia, Urola Erdiko Mankomunitateak Azoka Plazan duen aretoan. Osasun egoerak baldintzatuta, bertaratzen diren pertsonen arteko segurtasun distantzia bermatu ahal izateko egingo dute han batzarra, 19:00etan hasita.

Honako hau da gai zerrenda:

  • 2020ko ekintzen balorazioa
  • 2020ko balantzeko ekonomikoaren onarpena
  • 2021eko 75 urteurreneko ekintzen aurkezpena
  • 2021eko aurrekonturaren onarpena
  • Xoxoteko aterpea
  • Galdera-erreguak

Batzar nagusiaren ostean ez dute afaririk egingo mendi bazkunako kideek, baina bilkurara joaten direnei 75. urtemugako oroigarri bat emango diete.