Mendiko federatu lizentzia berritzeko garaia iritsi da

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko aza. 20a, 09:53

Azaroaren 23tik abenduaren 4ra egongo da aukera mendiko lizentzia berritzeko, aldeketak egiteko edo lehendabiziko aldiz ateratzeko.

Datorren urterako mendiko federatu litzentziak egiteko garaia iritsi da. Lizentzia  berritu nahi dutenek, aldaketak egin nahi dituztenek edo lehenengo aldiz atera nahi dutenek azaroaren 23tik abenduaren 4ra izango dute aukera. LUBA aholkularitzarekin jarri beharko dute harremanetan horretarako, 943-15 75 25 telefono zenbakira deituta edo aseluba@gmail.com helbidera idatzita.

2021eko federatu txartela egiten dutenei, etxera bidaliko diete zuzenean; beraz, oso garrantzitsua izango da datuak zuzen jarrita edukitzea. Komenigarria da lizentzia dutenei etxera iritsiko zaien gutuna begiratzea.