Iker Karreraren biografiaren aurkezpena izango da hilaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko urr. 19a, 11:05

Soreasu antzokian izango da aurkezpena, 19:00etan. Bidea ipar izeneko liburua Unai Ugartemendiak idatzi du, eta hitzaurrea, berriz, Kilian Jornetek. Gonbidapena eskuratu beharko da saiora joateko.

Iker Karrera mendi lasterkariak bere biografia liburua aurkeztuko du urriaren 29an, ostegunez, Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Bidea ipar izeneko liburua Unai Ugartemendiak idatzi du, eta hitzaurrea, berriz, Kilian Jornetek.

Bi urte baino gehiago dira Karrerak eliteko lehiaketak utzita, baina hark trailaren munduan utzitako oinatzak sakona izaten segitzen du. Haren kirol ibilbide oparoko bizipenak jasotzen dituen liburuaz ariko dira hizketan.

Aurkezpenera joateko derrigorrezkoa izango da aurrez gonbidapena eskatzea. Horretarako aukera dago Kulturaz.eus webgunean.