75. urteurrena prestatzeko bilera irekia deitu du Lagun Onak MBk

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko eka. 30a, 14:35

Astelehenean izango da, elkartearen egoitzan, 19:00etan.

Mendi irteerei berrekin diegu, eta baita datorren urtean ospatuko dugun 75. urteurrena antolatzeari ere. Konfinamenduan ideia pila jaso dugu, eta orain proposamenak aurrez aurre partekatzeko unea iritsi da. Horretarako, bilera irekia egingo dugu datorren astelehenean, uztailaren 6an. Elkartearen egoitzan izango da, 19:00etan hasita.

Animatu eta azaldu!