Txalintxoko Eguna dela eta, erronka

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | Kirolak
2020ko mai. 21a, 13:21

Igande honetan, maiatzak 24, Lagun Onak Mendi Bazkunak urtero antolatu ohi duen Txalintxoko Eguna ospatu behar genuen, baina gauden egoeran ezinezkoa izango da. Alternatiba moduan, erronkatxo bat proposatu nahi dizuegu: bakoitzak bere kasa Txalintxotik buelta egitea (arratsaldean igoko dugu track-a gure sareetara), gailurrean argazkia atera eta guri bidaltzea ('lagunonakmb@hotmail.com' e-posta helbidera). Jasotako argazkiekin, 2020ko Txalintxoko Eguneko albuma osatuko dugu. Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu