121 lagunek parte hartu dute Lagun Onak MBren #NireGailurrak argazki lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 27a, 12:05
Atzo, igandea, amaitu zen #NireGailurrak argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea eta, guztira, 121 dira egitasmo horretan parte hartzera animatu diren herritarrak. Munduko txoko guztietako irudiak jaso ditugu eta argazkilari gehienak azpeitiarrak dira, baina badira inguruko herrietakoak ere. Argazki guztiak Lagun Onak Mendi Bazkunaren Flickr kontuan daude ikusgai, edo https://labur.eus/partehartzaileak esteka jarraituta. \ \ Egitasmoa nahiko modu inprobisatuan jarri genuen martxan, bizi dugun ezohizko egoera honetan animazio pixka bat jartzeko helburuarekin. Onartu beharra daukagu parte hartzeak gure aurreikuspen denak gainditu dituela eta, ondorioz, uste baino lan gehixeago ere eman digula, baina pozik gaude, eta egiten dugun balorazioa oso positiboa da. Horrenbestez, eskerrak eman beharrean gaude parte hartzera animatu zareten guztioi. Eskerrik asko, bene-benetan!\ \ Bozketa fasea\ \ Bihar, apirilak 28, irekiko da botoak emateko epea. Botoa emateko hiru modu egongo dira:\ • Webgunea: gure web orrian (www.lagunonakmb.org) jarriko dugun bozketa sistemaren bidez.\ • Facebook: argazki guztiak gure Facebook orrira igoko ditugu, eta bertan bakoitzak jasotzen duen ‘atsegin dut’ bakoitza boto bat izango da.\ • Instagram: biharko egunean zehar, argazki guztiak igotzen joango gara (hamarnaka, hori baita sare sozial honek uzten duen gehiengo argazki kopurua). Botoa emateko, argazki bakoitzaren publikazioan komentarioa idatzi beharko da, botoa ematea nahi zaion argazkiaren zenbakiarekin. \ \ Maiatzaren 10era arte izango da posible botoa ematea, eta hurrengo egunean iragarriko dugu zein izan den irabazlea. Irabazleak 60 euro eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartearen tabernan edo Xoxoteko aterpetxean bi lagunentzako afaria irabaziko ditu. Horrez gain, beste bi lagunentzako afari bat zozkatuko dugu parte hartzaile guztien artean egingo dugun zozketan.