Eskolarteko XXXIII. Mendi Lehiaketa izango da martxoaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 9a, 08:42
Eskolarteko XXXIII. Mendi Lehiaketa izango da martxoaren 15ean. Urola Kostako ibilaldia Azpeitian egingo da, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta.\ \ Bi neurritako ibilaldiak izango dituzte partaideek aukeran: laburra, 6,3 kilometrokoa; eta luzea, 10,5 kilometrokoa.\ \ Izena egunean bertan eman beharko da Azoka Plazan, 08:00etatik 09:00etara bitartean. Osatu 3-5 laguneko 'patrulla' eta zatoz goiz buelta egitera.\ \ Parte-hartzaile bakoitzak eman beharko ditu ibilaldirako jakiak eta edariak. Amaieran, mokadutxoa eta oroigarriak banatuko dira.\ \ Informazio gehiago: https://www.gmf.eus/galeria/Eskola%20Mendi/Ibilaldiak%2020/Azpeitia.pdf