Zumarraga, Izazpi, Samiño eta Azpeitia lotuko dituen ibilaldia, otsailaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 5a, 09:35
Azpeitia inguruan egingo duen bigarren ibilaldia antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak. Hain zuzen ere, Zumarraga, Izazpi, Samiño eta Azpeitia lotuko ditu ibilbideak. Otsailaren 15ean, larunbatez, egingo dute txangoa. \ \ Mendizaleak 08:00etan abiatuko dira anbulatorioaren aurretik. Zumarragara autobusez joango dira; Antiguatik gora igota, Izazpi tontorrera iritsiko dira. Gero, Pagotxetatik Samiñora eta Larrumetxikira jaitsiko dira. Lete, Agite eta Sokin baserrietatik igarota, Loiolara iritsiko dira, eta Azpeitian amaituko dute ibilaldia. \ \ 21 kilometroko distantzia du txangoak, eta Azpeitira 15:00-15:30 aldera iritsiko direla aurreikusten dute antolatzaileek. Bidean bi geldialdi egingo dituzte jateko. Bazkideek bi euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek hiru euro. \ \ Izena emateko epea otsailaren 13an, osteguna, amaituko da. Elkarteko tabernan edo 'www.lagunonakmb.org' webgunean eman daiteke izena. Ibilaldiko tracka ere Lagun Onak mendi bazkunaren atarian eskura daiteke.