7.342 da Lagun Onak MBren Gabonetako otarrearen zenbaki saritua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | Besterik
2020ko ots. 4a, 10:13

Lagun Onak mendi bazkunaren Gabonetako otarrearen zenbaki saritua 7.342 izan zen; 2020ko Niñoko loteriako zozketako zenbaki saridunaren azken lau zifrak dira horiek. Oraindik ez da agertu saritutako txartelaren jabea, eta hark ostegunera arteko epea du saria jasotzeko. Txartel horren jabea agertuko ez balitz, ostiralean –otsailaren 7an– egingo den ONCEren zozketan ateratzen den zenbakiaren azken lau zifrak dituen txartela sarituko dute. Txartel horren jabeak hamabost eguneko epea izango luke saria jasotzeko.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu