Giro ederrean, 70 lagunek egin dute Lagun Onak MBk antolatutako Azpeitia-Zestoa ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko urt. 13a, 10:22

Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, Azpeitia-Zestoa mendi irteera egin zuten atzo, igandea, 70 lagunek. Eguraldi ederra lagun, goiz pasa polita egin zuten txangora animatu ziren gaztetxoek eta helduek. Parte-hartzaileak 09:00etan irten ziren anbulatorio aurretik Zestoara, eta eguerdirako itzuli ziren Azpeitira. Nahiz eta goiza oso hotza izan zen, eguzki ederrarekin egin zuten ibilaldi guztia.

Argazki bilduma osorik, hemen.