Arantxa Larrañaga da Lagun Onak mendi bazkunaren lehendakari berria

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 16a, 13:31
Joan den ostiralean, abenduak 13, Santa Lutzia egunez, egin zuen Lagun Onak mendi bazkunak elkartearen urteroko batzar nagusia. Bertan gai zerrendako puntu guztiak jorratu eta aho batez onartu zituzten.\ \ Aurtengo gai zerrendako puntuetako bat batzorde aldaketari dagokiona izan da, azken zortzi urteetan lehendakari izan den Aitor Unanuek kargua utzi baitzuen. Aurrez inolako hautagaitzarik aurkeztu ez zenez, aurreko batzordeak Arantxa Larrañaga Maiz proposatu zuen lehendakari posturako. Batzarrean aho batez onartu zen proposamena, eta beraz, Larrañaga izango da aurrerantzean Lagun Onak MBren lehendakaria.\ \ Batzarraren ondoren egin zuten afariarekin eman zuten amaitutzat 2019ko abenduan egin duten Mendi Astea.\ \ Honako lotura honetan ikus daitezke batzarreko eta afariko argazkiak: https://flic.kr/s/aHsmK43PKw.