2020 urterako mendian federatzeko aukera zabaltzear dago

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 11a, 20:53
2020. urterako mendian federatzeko garaia iristear da, eta federatu txartelean aldaketaren bat egin nahi dutenek azaroaren 18tik 29era bitartean izango dute horretarako aukera Luba aholkularitzaren bulegora joanda, 'aseluba@gmail.com' helbide elektronikora mezu bat idatzita edota 943-15 75 25 telefono zenbakira deituta.\ \ Aldaketaren bat egiteko mezurik helarazten ez duten herritarrei 2019ko egoera berean federatuko dituzte 2020. urtean ere, eta horiei dagokien kuota kobratuko diete.