Unanua-Beriain-Lizarraga gaina-Bakaiku mendi irteera antolatu du Lagun Onak MBk azaroaren 9rako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 30a, 10:40
Lagun Onak mendi bazkunak helduei zuzendutako Unanua-Beriain-Lizarraga gaina-Bakaiku mendi irteera egingo du azaroaren 9an, larunbatez. Mendi bazkunak aurreratu duenez, ibilaldia gogorra izango da. \ \ Egun horretan, parte-hartzaileak 08:00etan irtengo dira Azpeitiko anbulatorio aurretik Unanuara, autobusez. Behin hara iritsita, Beriain tontorra igoko dute, ondoren Lizarraga gainera pasatzeko ( 20 kilometroko ibilbidea). Ibilbide erdia egin eta aurrera jarraitu nahi ez dutenek, aukera izango dute Lizarra gainetik autobusez jaisteko. Aurrera jarraitzen dutenek, berriz, Bakaikura jaitsiera egingo dute (8 kilometroko bidea).\ \ Izen-ematea zabalik dago, eta azaroak 7an itxiko da epea. Lagun Onak MBren tabernan edo www.lagunonakmb.org webgunean egin behar da izen-ematea. Lagun Onak MBren bazkideek zortzi euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek hamar euro. \ \ Informazioa gehiago, hemen:\ http://lagunonakmb.org/eu/berriak/414-unanua-beriain-lizarraga-gaina-bakaiku