Herniora egun pasa antolatu du Lagun Onak MBk iganderako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 24a, 11:06
Igandean, hilak 26, Herniora mendi irteera egingo du Lagun Onak mendi bazkunak, eta ostegunean itxiko da egun pasan parte hartzeko izen-ematea. \ \ Txangora animatzen diren lagunak Bidaniatik irtengo dira oinez, eta Hernioko gurutzera igo ondoren, Zelatungo lepora jaitsiko dira. Bertan bazkaldu eta erromeriaz gozatu ondoren, Errezilera jatsiko dira, handik autobusez Azpeitira itzultzeko. Bidaniarako autobusa 09:00etan irtengo da anbulatorio aurretik. \ \ Mendi bazkunako bazkide direnek hiru euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Bazkide ez direnek, berriz, lau euro. Osteguneko 21:00ak baino lehen eman behar da izena honako lotura honetan: http://lagunonakmb.org/eu/berriak/410-ernio-2019.