Santa Ageda-Damazulo, ibilaldi eder bezain berezia

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2019ko eka. 20a, 12:49

47 lagun elkartu ziren joan den igandean, eguraldi bikainak lagunduta, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Santa Ageda-Damazulo ibilaldi eder bezain berezia egiteko. Berezia, mendizaleek pasatu behar izan zuten urbide zuloagatik, eta hura zeharkatuta bestaldean azaldu zitzaizkigun Mariren inguru zoragarriengatik. Horrenbeste iskanbila ibili genuenez, Mari ez zitzaigun azaldu, baina ikasi genuen haren bazterrak zeintzuk diren.

Hauek dira igandean ateratako argazki batzuk. Bilduma osoa, berriz, Flickr-eko lotura honetan ikus daiteke.