Santa Agedara, Damazulora eta Mandubiara joateko egun osoko irteera prestatu du Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 12a, 12:32
Lagun Onak Mendi Bazkunak 11 kilometro inguruko mendi irteera errraza antolatu du datorren iganderako. Mariren txoko bereziak ezagutuz, Santa Ageda, Damazulo eta Mandubia zeharkatuko ditugu egun osoko irteeran. \ \ 09:00etan abiatuko gara antulatorio aurretik, eta kaskoa, linterna eta aldatzeko bi aldagai oso eraman beharko dituzte ibilaldira joaten direnek. Izan ere, ura dagoen pasabide batetik igaroko gara, eta hara sartu aurretik oinetakoak aldatuko ditugu. Tunela pasatu ondoren, oinetako eta arropa lehorrak jantziko ditugu. \ \ Elkarteko bazkideek hiru euro ordainduko dute irteera, eta gainontzekoek bost euro. Biharko 21:00etan itxiko da han parte hartzeko izen-ematea. Honako lotura honetan lor daiteke informazio osoa eta izena ere hor eman daiteke: http://lagunonakmb.org/eu/berriak/400-santa-ageda