Hamalau lagunek asteburu paregabea pasatu dute Pirinioetan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2019ko eka. 3a, 18:33

Hamalau lagunek asteburu paregabeaz gozatu dute asteburu honetan Pirinioetan, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako ibilaldian. Larunbatean, Belaguatik Auñamendira (2.504 metro) abiatu ziren, eta nahiz eta bidean uste baino elur gehiago aurkitu, eguerdirako gailurrean ziren. Ondoren, tontorretik beherago jaitsi ziren, eta bertan bazkaldu zuten; arratsalde erdirako, berriz, Izabara iritsi ziren.

Igandean Atxeritora joateko asmoa zuten mendizaleek, baina, azkenean, Orhira (2017m) joan ziren. Bezperan ez bezela, igandean ez zuten elurrik aurkitu bidean. Eguerdirako behera jaitsi ziren partaideak, eta Otsagin bazkaldu zuten segidan. Arratsalderako Azpeitira itzuli ziren.

Ibilaldiko argazki gehiago lotura honetan ikus daitezke.