Giro bustiarekin ospatu dute Xoxoteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2019ko mai. 28a, 11:41

Mendi Asteari amaiera emateko, Xoxoteko Eguna ospatu genuen joan zen igandean. 09:00etan giroa nahiko leorra bazen ere, mendira igo ahala gero eta okerragoa zen eguraldia: lainoa erabat sartuta zegoen eta zaparrada mardulak ere erortzen ziren tartean behin. Nola edo hala eraman genuen aurrera prestatuta genuen egitaraua, eta ahalik eta azkarren gauzatu genituen jarduerak: meza, mendian hildakoei lore eskaintza, gaztetxoentzako domina banaketa, herri kirol jaialdia... Jendea beherako bidea harteko desiratzen zegoen. Xoxoteko egunaren argazki galeria osoa honako helbide honetan ikus daiteke: https://flic.kr/s/aHsmDPa4SL