Txalintxoko Egunarekin hasiko dute igandean Mendi Astea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2019ko mai. 15a, 17:00
Iazko Txalintxo Eguneko irudia. (Lagun Onak MB)

Lagun Onak Mendi Bazkunak igandean hasiko du Mendi Astea, Txalintxoko Egunarekin, eta maiatzaren 26an, Xoxoteko Egunean, amaituko dira ekitaldiak. Hainbat ekintza antolatu dute egun horietarako.

Lagun Onak Mendi Bazkunak prestatu du aurtengo Mendi Asteko egitaraua. Datorren igandean, maiatzak 19, Txalintxoko Egunarekin hasiko dituzte ekitaldiak, eta maiatzaren 26an, Xoxoteko Egunarekin amaituko dute astea. Aste osoan zehar, hainbat ekintza izango da Azpeitian.

Igande honetan Txalintxora joatera animatu dituzte herritarrak Lagun Onak MBko ordezkariek. 09:00etan abiatuko dira Enparantza nagusitik, eta goiz ibilaldia egingo dute; lasai-lasai, hiru ordu inguru beharko dituztela kalkulatu dute gailurrera iristeko. Bertaratzen diren guztientzat salda izango da Txalintxon, eta 12:00etan, meza emango dute, gurutzean. Era berean, gaztetxoentzako mendiko txartelak jasoko dituzte. Gailurrean egonaldia egin ondoren, 14:00 aldera zuzenean herrira jaitsiko dira; herrira ordubete inguruan iritsiko direla aurreikusi dute.

Hona hemen Mendi Asteko egitaraua:

Maiatzak 19, igandea (Txalintxoko Eguna)

-09:00. Plazatik Txalintxora irteera.

-12:30. Meza. Gainera, inguratzen direnentzako salda izango da, trikitilariek alaituta.

Maiatzak 21, asteartea

-21:00. Iker Karreraren hitzaldia, Soreasu antzokian.

Maiatzak 22, asteazkena

-21:00. Nun dago nun?, Mikel Diezen eta Xabier Urrateren eskutik, Lagun Onak MBren egoitzan.

Maiatzak 23, osteguna

-21:00. Menditour jaialdia, Soreasu antzokian.

Maiatzak 26, igandea (Xoxoteko Eguna)

-09:00. Enparantza nagusitik Xoxotera irteera.

Egun guztian zehar. Erromeria.