Tolosa-Irura ibilaldia eta sagardotegira irteera antolatu ditu Lagun Onak MBk zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 18a, 19:08
Lagun Onak mendi bazkunak Tolosa-Uzturre-Irura ibilaldia eta sagardotegira irteera antolatu ditu martxoaren 23rako. Egun horretan, 08:00etan irtengo da autobusa Azpeititik Tolosara, eta parte-hartzaileek handik hasiko dute txangoa. Izaskundik Uzturre tontorra egingo dute mendizaleek, eta handik Irurara jaitsiko dira. Ondoren, Asteasuko Sarasola sagardotegian bazkaria egingo dute, eta arratsaldean itzuliko dira Azpeitira autobusez. \ \ Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, eta horretarako epea zabalik dago jada. Ostegunean, hilak 21, itxiko da izen-ematea. Lagun Onak MBren tabernan edo www.lagunonakmb.org webgunean egin daiteke izen-ematea. Mendi bazkunako bazkide direnek zortzi euro ordaindu beharko dute autobuserako izen-ematea. Bazkide ez direnek, aldiz, 10 euro. Sagardotegiko bazkaria han bertan ordaindu beharko da.