Hilaren 16an izango da Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko bigarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ots. 6a, 10:27
Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko bigarren etapa, Gernika eta Iurreta artekoa, otsailaren 16an, larunbata, izango da.\ \ 07:30ean ekingo diogu ibilaldiari; ordu horretan hartuko dugu autobusa anbulatorio aurrean, Gernikara joateko.\ \ Gernikan, GR-38a jarraitzen hasiko gara, Elejalde auzorantz; bertan 15 minutuko geldialdia egingo dugu, hamarretakoa egiteko (taberna dago).\ \ Ondoren, ibilaldian aurrera eginez, Albiz auzotik pasatu eta Oiz mendi aldera igoko gara. Hori atzean utzita, Maguna auzora iritsiko gara, bazkaltzera; ordu erdiko geldialdia izango da.\ \ Bazkaldu ostean, Goiuria/Garai ingurutik pasatuta, Iurretara jaitsiko gara.\ \ Ibilaldia 16:30- 17:00 aldera amaitzea aurreikusten da, Iurretan autobusa hartu eta Azpeitira itzuli aurretik.\ \ Gernika-Iurreta ibilaldiak 1.445 metroko desnibela du goraka, eta 1.336 metrokoa beheraka\ \ Izen ematea: irteeran parte hartzeko izena otsailaren 14 rako eman beharko da, bai elkarteko tabernan, bai http://www.lagunonakmb.org/eu/ webgunean.\ \ Ordaina: Lagun Onak MBko bazkideek 8 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, berriz, 10 euro.