Mendikute-Oranda irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak iganderako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 26a, 13:14
Lagun Onak mendi bazkunak Azpeitia-Mendikute-Oranda-Azpeitia ibilaldia antolatu du datorren iganderako, abenduak 2. Mendi bazkunako kideek goiz pasa egingo dute, gaztetxoei zein helduei zuzenduta. Txangora animatzen diren lagunek ez dute aurrez izena eman beharko. \ \ Igandean, 09:00etan elkartuko dira plazan, eta handik, Urretatik gora hartuko dute, Mendikute gainera iritsi arte. Handik, Oranda baserrira jaitsiko dira, eta, ondoren, Urbigain ingurutik itzuliko dira Azpeitira.