Gaintzatik Amezketara irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko aza. 6a, 11:07

Bost-sei ordu inguruko ibilaldia egingo dute Aralarren barrena. Autobusa 08:00etan aterako da anbulatorioaren aurretik Gaintzara. Izena emateko azken eguna osteguna izango da.

Helduentzat egun osoko irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak zapaturako. Gaintza-Irumugarrieta-Malloak-Amezketa ibilbidea egingo dute, eta orotara, bost-sei ordu inguruko ibilaldia egingo dute Aralarren. Autobusa 08:00etan aterako da anbulatorioaren aurretik Gaintzara, eta ibilaldia bukatzea itzuliko da.

Osteguna izango da irteerarako izena emateko azken eguna, eta www.lagunonakmb.org webgunearen bidez edo elkarteko tabernara joanda inskriba daiteke. Bazkideek sei euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek zortzi euro.