Lagun Onak MBk bertan behera utzi du urriaren 6rako iragarritako Hazparne-Ursaya ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko urr. 1a, 09:12
Datorren zapatuan, urriak 6, Hazparnera ibilaldia egitekoa da Lagun Onak mendi bazkuna. Hango lagunekin Hazparnetik Ursuyarako bidea egitea zen asmoa, baina egun horretarako prestatutako ekintzak tarteko, bertan behera uztea erabaki du mendi bazkunak. Dena den, Lagun Onakeko kideek ez dute baztertu txangoa beste data batean egiteko aukera.