Eskola kirolaren lehen mendi saioa egin du Lagun Onak elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko ira. 24a, 11:18
Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, 2018-2019 ikasturteko eskola kirolaren egutegiaren lehenengo mendi saioa egin genuen joan den zapatuan. Adinaren arabera banatuta, bi ibilaldi egin genituen inguruko mendietatik, eta eguraldi bikaina lagun, bietan gaztetxoen eta gurasoen parte hartze handia izan genuen.\ \ LH 3. eta 4. mailetako gaztetxoak, esaterako, Izarraitz magalean ibili ziren. 10:00etan Betharram aurretik abiatuta, Azpeitiko Ikastola Ikasberri ondotik igaro eta Olazko ermitarantz hartu genuen. Handik, Otola baserria igaro, eta Ezkerretegiko baratzetara iritsi ginen, jarraian Sagastizabal eta Takolo baserrietara iristeko. Han hamaiketakoa egin genueen, eta sabela beteta, Abitain aldera hartu genuen, \"eguneko abentura\" gunea pasatuta: izan ere, basoa nahiko itxia topatu genuen, sasi eta garo askorekin. Azpeitiko parrokia aurrera jaitsi, eta herria zeharkatuz, 12:30ean berriz Bethaman eraikinaren aurrean amaitu genuen ibilaldia. \ \ LH 5. eta 6. mailetakoek, berriz, Arauntza mendian egin zuten ibilaldia. Bidegorritik, Enparangain aldean Arauntza baserrira igotzearekin ekin zioten. Malda gogorrak igarota, Azpeitiko herriaren eta Xoxote mendiaren ikuspegi bikainek gozatu zuten. Hamaiketakoa egin, eta Oielantzun aldera joan ziren. Handik, Azpeitia-Lasao bidegorrian sartu, eta herrira iritsi ziren, 13:00etan ibilaldia amaitu zuten artea. \ \ Ibilaldietako argazki gehiago hemen ikus daitezke: https://flic.kr/s/aHsmqwYmb8