Gorbeiara irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak irailaren 8ko astebururako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | Kirolak
2018ko abu. 29a, 10:48

Lagun Onak mendi bazkunak Gorbeiara asteburu pasa antolatu du gaztetxoentzat, irailaren 8rako eta 9rako. Izen-ematea zabalik dago jada, eta irailaren 6an itxiko da. Gehienez, 50 lagunek eman dezakete izena.

Txangora animatzen diren lagunak, irailaren 8an 09:00etan irtengo dira Azpeititik autobusez Gorbeiara. Zapatuan, Urigoiti auzoatik (410 m) Gorbeiako aterpera (1066 m) egingo dute txangoa. Ibilbide horrek 6 kilometro izango ditu. Igandean, aldiz, Gorbeiako aterpetxetik Gorbeiara (1481 m) igoko dira, eta handik Murua auzora (607 m). Ibilbidea horrek 13 kilometro izango ditu.

Asteburuan aterpean lo egiteko lekua mugatuta dago. Izen-ematea egiten duten lehen 24 pertsonentzako tokia izango da aterpetxean. Gainontzekoek beren kanpin dendak eta lo sakuak eraman beharko dituzte. Irteeran parte hartzen duten denek izango dute aterpetxean afaltzeko eta gosaltzeko aukera. Larunbateko eta igandeko irteeretarako bazkaria norberak eman beharko du.

Autobuserako izen-ematea 5 euro izango da Lagun Onakeko bazkideentzat, eta 7 euro gainerakoentzat. Aterpetxean lo egiten dutenek aparte ordaindu beharko dute hori. Izen-ematea Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan eta webgunean egin daiteke.

Informazio gehiago, www.lagunonakmb.org webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu