Beni Odriozola izango da Xoxoteko aterpezain berria

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko uzt. 18a, 20:01
Xoxoteko aterpearen lehiaketa jarri zuen martxan joan zen apirilean Lagun Onak mendi bazkunak; izan ere, gaur egungo aterpezainak erretiroa hartuko du eta orain arteko jarduna utzi. Hainbat hautagai aurkeztu zen lehiaketara, eta batzordeak Beni Odriozola hautatu du. Aterpezain berria irailaren 1ean hasiko da lanean.\ \ Lagun Onak mendi bazkunak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketara hautagaitza aurkeztu duten lagun guztiei.