Mendizaleek Bakaikura eta Urbasara egun osoko ibilaldia egingo dute zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko ira. 5a, 08:07
Lagun Onak Mendi Bazkunak Bakaiku eta Urbasara irteera antolatu du larunbaterako. Helduentzako egun guztiko ibilaldia izango da, eta 08:00etan abiatuko dira anbulatorio aurretik. \ \ Bakaikura joango dira autobusez, eta handik Urbasara egingo dute ibilaldia. Ondoren, autobusean itzuliko dira herrira. Izena ostirala baino lehen eman behar da, mendizaletako tabernan edo 'www.lagunonakmb.org' helbidean. Bazkideek lau euro ordainduko dute, eta ez bazkideek sei euro. Ikasle eta langabetuek, berriz, hiru eurotan izango dute irteera.\ \