Pirinioetara irteera antolatu du Lagun Onak MBk ekainaren 24ko astebururako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko eka. 14a, 10:09
Lagun Onak Mendi Bazkunak Pirinioetara irteera egingo du ekainaren 24ko asteburuan federatuta dauden mendizaleei zuzenduta. Txangoan parte hartuko duten lagunak hilaren 24ko 05:00etan irtengo dira anbulatorio aurretik, eta autobusez joango dira Lescuneraino. Handik Lintzara igoko dira, 18 kilometroko ibilaldia eginda. Gaua Lintzako aterpetxean igaroko dute. Igandean, goiz-pasa egingo dute Lintzatik Txamantxoiara. \ \ Izen-ematea zabalik dago, eta izena emateko azken eguna ekainaren 22a izango da. Lagun Onak Mendi Bazkunako bazkideak direnek 60 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, bazkide ez direnek 70 euro eta langabetuek eta ikasleek, berriz, 50 euro.