100 lagunek osatu dute 'Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso' egitasmoaren bigarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko ots. 12a, 11:08

Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso egitasmoaren bigarren etapa, Zarautz eta Donostia artekoa, osatu genuen atzo. 08:00etan, 90 laguneko taldea abiatu zen Azpeititik, bi autobusetan; Zarautzen beste hamar bat lagun zai ziren, tartean Hazparnetik inguratutako zortzi pertsona. Antolatzaileok eta partaideak harrituta eta pozik, halako talde handia batuta, eta egitasmoa izaten ari den erantzunarekin.

Zarauzko Munoan abiatu eta Donostiako Zurriolan bukatu, 26 kilometroko ibilbidea osatu zuten parte-hartzaileek, lehen etapan baino eguraldi hobearekin, giro ederrean eta hurrengo hitzordua iristeko zai. Martxoaren 18an izango da hirugarren etapa, Donostia-Hondarribia. Denoz zaudete gonbidatuta!

Atzokoaren kronika osatua Lagun Onak MBren webgunean irakur dezakezue. Argazki guztiak, berriz, hemen.