Dozenaka lagunek egin dute 'Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso' egitasmoko aurreneko ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko urt. 16a, 10:04

Joan den zapatuan, urtarrilaren 14an, jarri zuten abian Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso egitasmoa. Guztira, sei ibilbide ditu Azpeitia eta Hazparne oinez lotuko dituen egitasmoak, eta zapatuan aurrenekoa egin zuten, Azpeitia eta Zarautz artekoa, hain zuzen. Eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere, uste baino eguraldi hobea egin zuela adierazi dute parte-hartzaileek, eta ibilaldira joan ziren lagun guztiek elkarrekin egin zuten 26 kilometroko ibilbidea. Irudi gehiago, hemen ikusgai. 

Bigarrengo etapa Zarautz-Donostia izango da, eta otsailaren 11n egingo dute.