Gaztetxoentzat Donostia-Pasaia goiz pasa antolatu du Lagun Onak M.Bk iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko urr. 13a, 09:52
Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoentzat goiz pasa antolatu du iganderako, urriaren 16rako. Donostiatik Pasaiara egingo dute ibilaldia. \ \ Goizeko 09:00etan abiatuko dira Donostiara, Azpeitiko anbulatorio aurretik. Ondoren, Donostiatik Pasaiara joango dira, eta 13:00ak aldera itzulerako autobusa hartuko dute han. \ \ Gaur, osteguna, da autobuserako izena emateko azken eguna. Bazkideak bi euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 4 euro. Izen-ematea Lagun Onak M.Bren tabernan edo webgunean egin behar da.\ \ Eguraldiaren arabera ibilaldia alda daitekeela jakinarazi du Lagun Onak M.Bk.