Lagran-Cruz del Castillo-Guardia ibilaldia eta upategian bazkaria antolatu du Lagun Onak M.Bk hilaren 15erako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko urr. 5a, 11:39
Arabarte upategia.

Villabuenako Arabarte upategian izango da bazkaria. Irteerara joateko izena emateko azken eguna urriaren 13a, osteguna, izango da. 

Lagun Onak Mendi Bazkunak Lagran-Cruz del Castillo-Guardia irteera antolatu du urriaren 15erako. Oinezko ibilaldiaz gain, Villabuenako Arabarte upategian bazkaria egingo dute.

Hilaren 15ean, zapatua, 07:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. Handik, Lagranera joango dira autobusez. Ondoren, Cruz del Castillo igoko dute, eta Guardari jaitsiko dira gero. 14 km inguruko ibilaldia izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Sabelak betetzeko, Villabuenako Arabarte upategira joango dira bazkaltzera. Herrian egonalditxo bat egin eta 17:00ak aldera Azpeitira itzuliko dira. 

Izen-ematea urriaren 13a, osteguna, baino lehen egin beharko da, Lagun Onak M.B-ren tabernan, lagunonakmb@hotmail.com helbidera idatzita, edo www.lagunonakmb.org webgunean.

Bazkideak 6 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta ikasle eta Langabetuek 4 euro. Bazkide ez direnek, aldiz, 10 euro. upategiko bisita eta bazkaria bertan ordaindu beharko da. Informazio gehiago, hemen.