Arantza-Mendaur-Ituren ibilbidea egiteko irteera antolatu du Lagun Onak MBk larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko abu. 29a, 11:20

Izena irailaren 1a baino lehen eman beharko da, eta hiru aukera daude horretarako: elkartearen tabernan bertan, edo www.lagunonakmb.org webgunean edo lagunonakmb@hotmail.com posta elektronikoaren bidez.

Datorren larunbatean, irailak 3, nagusientzat egun guztiko irteera izango da, Aranza-Mendaur-Ituren ibilbidea eginez. Ibilaldia Arantzatik hasiko da, hara autobusez joanda. Bertatik, Mendaur igoko da, eta ondoren Iturera jeisteko. Guztira, 20-25 kilometro inguruko ibilbidea da. 

Txangoa 08:00etan abiatuko da, Anbulategi aurretik. Joan nahi dutenek izena irailaren 1a baino lehen eman beharko dute elkartearen tabernan, www.lagunonakmb.org webgunean, edo lagunonakmb@hotmail.com posta elektronikora idatziz. Bazkideek 4 euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek 6 euro, eta ikasle eta langabetuek, berriz, 3 euro.