Inaziotar Bideetako lehen ibilbidea osatzeko ibilaldia egingo da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko uzt. 21a, 16:36
'Azpeitia Experience' barruan, Inaziotar Bideen lehen ibilbidea atera berri du Udalak. Horretan Lagun Onak MBren laguntza izan du. Eta Inaziotar Bideetako lehen ibilbide hori osatzeko ibilaldia egiteko aukera izango da zapatuan, uztailak 23.\ \ 08:00etan da hitzordua, Madalenan, eta Madalena-Loiola-OƱatz-Urrestilla-Eizmendi-Elosiaga-Madalena da osatuko den ibilbidea. 21 kilometro dira guztira, eta gidaturik egingo da.\ \ Ibiltari denok gonbidaturik zaudete.