Intxorta ezagutzeko eta piraguetan ibiltzeko irteera antolatu du Lagun Onak M.B-k iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko uzt. 11a, 11:20
Intxorta ezagutzeko eta piraguetan ibiltzeko gaztetxoentzat eta helduentzat irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak datorren iganderako, uztailaren 17rako.\ \ Autobusa 09:00etan irtengo da anbulatorio aurretik eta Intxortara joango dira ondoren. Bertan bisita gidatua egingo dute 1936ko Gerra Zibilean Intxorta mendian eraiki zen gotorlekuan zehar. Sei kilometroko ibilbidea izango da, eta aurrez historia kontatzen duen bideo bat eta gotorlekuaren maketa ikusiko dituzte. Gaztetxoek 2 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek 5 euro.\ \ Landako hondartzan bazkaldu ondoren, 16:00etan piraguetan ordubete inguru ibiltzeko aukera izango da. \ Jende kopuruaren arabera bi txandatan ibiliko dira piraguetan. \ \ Izen-ematea uztailaren 14ra arte izango da zabalik. Lagun Onak M.B-ren webgunean edo elkartearen tabernan eman daiteke izena. Bazkideek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 6 euro. Bestalde, Piraguan ibiltzeko izena eman behar da, izenaren ondoren \"P\" bat jarrita. Piraguan ibili nahi dutenek, helduek zein gaztetxoek, 6 euro ordaindu beharko dute.