Belaguara ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak astebururako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko mai. 11a, 14:08

Izen-ematea zabalik da eta Lagun Onak M.B.-ren egoitzan edo webgunean eman daiteke izena. 

Datorren astebururako, maiatzaren 14 eta 15erako, Belaguara irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Autobusa zapatuan irtengo da, 04:00etan anbulatorio aurretik. Larunbatean Auñamendin izango dira eta igandean, maitzak 15, Lakartxelara mugituko dira. Igandean egingo dute Azpeitira buelta. 

Dagoeneko eman daiteke izena, Lagun Onak M.B.-ren egoitzan edo webgunean