Egun pasa antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak otsailaren 27rako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko ots. 16a, 09:45
Helduentzako egun pasa antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak otsailaren 27rako. Egingo duten ibilbidea Donostia-Pasaia-Donostia izango da eta ondoren sagardotegian bazkalduko dute.\ \ Egunean bertan irtengo dira Donostiara, 08:00etan anbulatorio aurretik. Behin Donostiara iritsita, Ulia mendira igo eta handik Pasaiaraino joango dira. Donostiara itzuliko dira ondoren. Mendi buelta egin eta gero, bazkaltzera joango dira Astigarragako Alorrenea sagardotegira. Bazkal ostean itzuliko dira Azpeitira, autobusez. \ \ Izen ematea otsailaren 25ra arte dago zabalik, Lagun Onak M.B.-ren tabernan, lagunonakmb@hotmail.com helbidean edo www.lagunonakmb.org webgunean. Bazkideek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 6 euro. Ikasle eta langabetuek, aldiz, 3 euro. Sagardotegiko bazkaria bertan ordainduko dute.\