Bertso ibilaldia ospatuko da ekainaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2015ko eka. 11a, 22:01
Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak elkarlanean antolatutako ekimena da bertso ibilaldia, eta Txillarramendi XX. mendeko bertsolaritzaren kabia ezagutarazteko helburua du. 09:00etan aterako da autobusa anbulatorio aurretik, eta Barrenola baserriraino joango dira. Ibilaldia honakoa izango da: Kostite, Saraberri, SaƱu, Txapel, Zepai, Etumeta, eta Granada-Erreka. Bazkaria ere Granada Errekan izango da. Ibilaldiaren ordaina 25 eurokoa da. Izena Lagun Onak M.B.-ren tabernan, webgunean edota Erniarraitzeko telefonora deituta (666 393 694) eman behar da.